Osakidetza humanizatzeko prozesua

Osakidetzako osasun-zerbitzuak humanizatzeko estrategiaren barruan, batez ere bi zutabetan oinarritutako kontakizun bat sortzeko premiari heldu diogu proiektu honetan: sistemarako irisgarritasuna eta arreta.

Euskal administrazioko osasun-zerbitzuen humanizazioari buruzko kontakizun hau eraikitzeko, Osakidetzako langileekin eta euskal gizartearekin batera lan egin dugu, metodologia kualitatibo desberdinak aplikatuz: elkarrizketa pertsonal erdiegituratuak eta tailerrak inplikatutako arloetako arduradun kualifikatuekin, haien itxaropenak, kritikak, ekintza-motorrak eta ideiak jasoz. Azkenik, profesionalekin eta gizartearekin egindako tailerren bidez, informazioa aukeratu nahi izan da kontakizuna sortzeko.