Gazteria: lankidetza-komunitatea sortzen Gipuzkoan

Proiektu honetan egin dugun lanaren ardatza izan da Gipuzkoako gazteriarekin batera eredu komunitario bat diseinatzea, udal mailan, Gipuzkoako gizartearen etorkizuneko eraldaketan gutxien inplikatuta dauden gazteak errazago sar daitezen.

Proiektu honen garapena dinamizazio-prozesu baten diseinuan oinarritu da, non gazteak protagonista eta motorra izan diren. Galdetegiak (aurrez aurre eta online), parte hartzeko behaketa-ekintzak eta baterako sorkuntza-tailerrak dituen lan-metodologia mistoa erabili dugu. Horri esker, egindako galdetegietatik ateratako informazioan sakondu ahal izan dugu, gazteen portaerak zuzenean behatuz, eta, azkenik, tailerren bidez, proiektuaren prototipo bati heldu nahi izan diogu, adostasunetatik eta desadostasunetatik proiektuaren karakterizazioa aztertuz.