Ekiola energia-komunitateak: herritarrekin batera komunikazio-gakoak identifikatzea

Proiektu hau EKIOLA Kooperatibak ekimenaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako hainbat tokitan energia-komunitate fotovoltaikoak sortzeko, eta euskal gizartearen artean irudi-posizionamendu bat ezartzeko komunikazio-gakoak identifikatu eta zabaltzeko.

Metodologia parte-hartzaile mistoa diseinatu zen, Ekiola Kooperatibak proiektuaren ideiak eta komunikazio-mezuak identifikatzeko, metodo kualitatiboak (elkarrizketak eta foku-taldeak udal-eragileekin eta gizartearekin) eta kuantitatiboak (telefono-galdeketak etxeetara) integratuz, proiektu hau martxan jarri behar zen udalerri bakoitzaren errealitatea hobeto eta aberasgarriago ulertzen laguntzeko.