«Mikroalgak» produktuaren egungo merkatuaren eta merkatu potentzialaren azterketa

Proiektu honek Espainiako mikroalgen produktuaren egungo merkatua eta merkatu potentziala aztertzeko erronka izan du ardatz, eta arreta berezia jarri du produktu hori erosteko interes handiena duten sektoreak, enpresen erosteko asmoa eta erosteko erabakian eragina duten faktoreak ezagutzeko.

Lan hori egiteko, mundu mailako mikroalgen merkatua berrikusi eta aztertu dugu aldez aurretik. Telefono bidezko elkarrizketa pertsonalen metodologia aplikatuz, produktu horren eskaintzaren eta eskariaren ezaugarriak aztertu ditugu Espainian kokatutako mikroalgak ekoizten dituzten enpresekin. Balizko bezeroarengana hurbiltzeko, telefono bidezko inkestak egin dizkiegu AZTIk aurrez aukeratutako sektoreetako enpresei.