EITB Taldearen sare sozialen monitorizazioa

EITB Taldearen sare sozialetako argitalpenen inpaktua neurtzea, datuak sortzen dituen ETL sistema bat abian jarriz monitorizazioaren bidez, kontrol-panel batean bistaratu ahal izateko.

Proiektu honetarako, ETL sistema bat diseinatu, eraiki eta martxan jarri dugu. Sistema horrek EITBren sare sozialetako argitalpenak monitorizatu ditu, datu-baseak sortuz eta Power BI programa erabiliz horien analisia eta bistaratzea ahalbidetuz.

Etengabeko monitorizazio honek analisi- eredu baten beharra ekarri du, emaitza erabilgarri eta operatiboak lortzeko, argitalpenen inpaktuak neurtzeko, sareetako jardueraren aldaketak eta bilakaera ezagutzeko eta sareetako interakzioen bidez aukerak (eta mehatxuak) identifikatzeko.