Proiektu honetarako, ETL sistema bat diseinatu, eraiki eta martxan jarri dugu. Sistema horrek EITBren sare sozialetako argitalpenak monitorizatu ditu, datu-baseak sortuz eta Power BI programa erabiliz horien analisia eta bistaratzea ahalbidetuz.
Etengabeko monitorizazio honek analisi- eredu baten beharra ekarri du, emaitza erabilgarri eta operatiboak lortzeko, argitalpenen inpaktuak neurtzeko, sareetako jardueraren aldaketak eta bilakaera ezagutzeko eta sareetako interakzioen bidez aukerak (eta mehatxuak) identifikatzeko.
