Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren barruan, Erreferentziazko Eskualde Zentroak (AKZ) deiturikoak daude. Zentro horiek Bizkaiko egoitza-sare osorako laguntza-erreferentzia diren zerbitzu soziosanitario espezializatu gisa ezartzen dira.
2021aren amaieratik, hainbat jarduera-ildo garatu dira, eta ebaluazio-eredu bat diseinatzeko beharra sortu zen, jarduketa horien eragina neurtzeko, inplikatutako eragile guztien parte-hartzearekin.
Abiapuntu horri esker, 360º ebaluazio-eredu bat diseinatu dugu, informazioa biltzeko eta aztertzeko metodologia mistoa duena, eta “Koordinazio soziosanitarioa bizitzaren amaierako erabakien eta zainketen plangintza aurreratuan” jarduera pilotuari aplikatu zaio. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, Osakidetzarekin, Gizarte Ekintza Sailarekin eta Gizarte Ekintzarako Foru Erakundearekin eta Bilboko egoitza-zentroekin lankidetzan.
